XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzarre eta Aldundien Artxibategiaren antolaketarekin batera, Korregimenduko Entzutegian ere antzeko ekintzak egiten dira, erakunde hau 1841. urtean kendu ondoren.

Hauen artean, 1891-94 urteen artean Juan Jose Munitak egindakoa nabarmentzen dugu.

Aldundiak argitaratuko zuen lan honen zati bat.

Artxibolaritzak Gipuzkoan izango duen garapena (Aldundiak Udal Artxibategiak antolatzeko plana, Carmelo Echegaray eta Serapio Mugicaren sailkapen taularen arabera), eta historian biziki interesaturik dauden Udal Artxibategietako Aldundiko ikuskatzaileen eta Gipuzkoako Artxibategi Orokorreko artxibarien lana izango da XIX. mendeko azken urteetako eta mende honen lehen erdi ia osoko ezaugarri nagusiena.

Hauek dira artxibari-historialari dei genitzakeenak.

Hauen artean Udal Artxibategietako ikuskatzaileak ziren Serapio Mugica (1892-1932) eta Fausto Arocena (1932-1966) dira aipagarrienak, Pablo Gorosabel izan zutenak aitzindaritzat.

Aldi honetako berezitasunetako bat inbentarioen ekoizpena eta agiri iturrien argitalpena da: Lehenengoen artean, Francisco de Arrietak 1937tik 1946 arte landutako Korregimenduaren auzien Inbentarioa aurkitzen da eta baita 1947an argitaratutako, , Fausto Arocenak egindakoa.

Bigarrenen artean, berriz, XVI. eta XVII. mendeko Ohizko eta Aparteko Batzarreen Akten argitalpena, hasieran Serapio Mugicak eta gero Fausto Arocenak egindakoa.

Amaitzeko, deritzan Jose Berruezoren lana aipatu behar da (1953an argitaratua), hau har bait dezakegu Gipuzkoako Artxibategi Orokorraren lehen gidatzat.

Laugarren aroa: Egungo egoera Epe honen berezitasuna, artxiboen zein artxibari lanaren eraketan erabateko garrantzia izan duen gertakari sail bat egotean datza.

Administrazioak ekoiztutako dokumentazioaren gehiketa ikaragarria, teknologia berrien eragin itzela, historia ikertzeko metodoen bilakaera arina eta kulturak gaurko gizartean betetzen duen tokia daude artxibolaritzaren eta artxibo kontzeptu berriaren oinarrian.

Artxibo historikoari dagokionez, Artxibo Sistemaren azken fasetzat hartzen da, hau da, agiri batek, bulegoko artxibategitik suntsitu edo betirako gorde arte, igarotzen duen artxibo katea.

Bere betebeharrei dagokienez, joera berriek kontserbazio eremuan zein zabalkunde eremuan eragiten dute.

Lehenengoan zera da azpimarragarriena: artxibategi historikoak bulegoko sorrera arte hedatzen duela agiriarekiko duen helmena, balio iraunkorra duen dokumentazioaren balorazioan eta hautapenean parte hartzen bait du; (...).